Anexo I

Arangoiti, 2005eko Maiatzak 20

Kaixo lagunak:
Arangoitiko Ikastolako ikasleak gara eta 3., 4., 5. eta 6. mailatan gaude, Guztira bederatzi neska-mutil gara. Oso pozik gaude zuekin harremanetan ipintzeagatik, espero dugu zuek ere pozik egotea. Bederatzietatik batzuk Kolonbiatik etorri gara, beste bat Ekuadorretik, beste bat Brasiletik eta besteak hemengoak gara. Segurazki hor, Kolonbian, hemengo jendea ere egongo da.

Hemen beste hizkuntza erabiltzen dugu, euskera deitzen dena, horregaitik lehenengoz euskeraz idatziko dizuegu eta gero itzulpena egingo dizuegu. Guk ez dugu ,oso ondo, menperatzen euskera, horrexegaitik euskera indartzeko gela bat daukagu gure eskolan, eta egunero saio batzuetan hor ikasten dugu gure andereño Garaitzekin.

Gure auzoari buruzko lan bat prestatzen ari gara eta bukatzean korreo elektroniko bidez bidaliko dizuegu.





No hay comentarios: